Pride ez izateaz harro

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue 2022ko mai. 26a, 18:17

Egia esan, nahita ere ez nuke jakingo pride sentitzen. Urrun daude batzuetan hizkuntzak. Eta nik neurea dut. Neure harrotasuna, pround izatetik urruti.

LGTBI+ Harrotasunaren eguna toki desberdinetan nola ospatzen den islatu nahi genuela eta erabaki nuen Euskal Herriko ekainaren 28ari buruz idaztea. Eta Bilbo izan zen burura etorri zitzaidan lehena. Bilbo eta Pride ez da Harro irakurri, idatzi eta oihukatutako bakoitza. Bilbo eta itsasontzietako festak, Zazpikaleak toldo erraldoi moduko ortzadar banderaz josita. Bilbo eta borroka. Pinkwashingaren aurkako borrka. Borroka antikapitalista berdintasunaren alde.

Ez dakit zein espaziotan bilatzen diren ebaki puntuak. Baina intersekzional izaeraz harro egoteko arrazoirik dugula egingo nuke. Harro, ez pride. Euskal Herrian puntu asko marrazten direlako zuzen desberdinek elkarri eskua ematen dioten tokian. Eta bai, tarteka badira kurba beste norabidean marrazten dutenak. Tarteka badira aukera ikusi eta eskubideen aldarriaren tokian diru zorroa jartzen dutenak. Baina bada oihu egiten duen herri bat ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!