Heroiaren bakardadea

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue 2022ko mai. 12a, 17:45

Halaxe du izenburu Carlos Mena kontratenore gasteiztarraren azken ikuskizunak. Sevillan aurkeztu du aste honetan Lucía Astigarraga eszena zuzendari bizkaitarra eta Capilla de Santa María musika taldearekin batera.

Ematen du zer pentsatua Europan erreferente den musikari handi bat publikoaren aurrean biluzten ikusteak. Metaforikoki, bai. Baina baita literalki ere. Egingo nuke metaforikoki biluzteko kendu dituela arropak Carlosek. Antzokiko eserlekuan jesartzean ez dugulako aurrean agertuko zaizkigun pertsonen bizitzetan pentsatzeko ohiturarik. Formakuntza. Bidaiak. Hotelak. Hegaldiak. Hiriak. Klase eta konferentziak. Hotelak. Entseguak. Kontzertuak. Hegaldi gehiago.

Fokuen aurretik bada lanketa bat. Fokuen ondoren bada jarraitzen duen bizitza bat. Artean, pertsona pertsonaia eta pertsonaia pertsona bilakatzen dira. Azal beraren azpian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!