Erne

Erabiltzailearen aurpegia Laura Urdin 2018ko mar. 15a, 18:22

Aurreko astean irakurri nuen nonbait Londreseko taxi-gidarien memoria bikaina dela, milaka kaleren izen eta kokalekua memorizatu behar izaten dutelako, bada, hori ez da ezer nire irakaslearen moodeleko 274 diapositiben aldean.

 

Eubakterioak, briofitoak eta kelizeratuak nire buru zopan nahasi ditut deuteromizetekin batera, labanarekin ondo txikitu ondoren. Gosea baretu zidaten atzo, baina ondo dakit bihar ipurtzulotik aterako zaizkidala, arrastorik utzi gabe. Nire burua ezin da ordu osoan zehar konektatua egon irakaslea Stephen Hawking baino gutxiago mugitzen baldin bada, eta are gutxiago, bere ahotsa azken honen ordenagailua baino monotonoago mintzo bada.

 

 

Burua zurian, belarriak erne eta eskuak orriak tintaz betetzeko gogoz, etorkizuneko oinarriak zuri begira gaude. Mundu honen lekukoa gure zain dago, baina zu patatak frijitzen dituen sukaldari baten egitekoa betetzen ari zara. Hau ez da beste lanbideak bezalakoa motel, nire heziketa zure esku dago, baina ez dakit zer gertatuko den urte osoa saguari itsatsita pasatzen badu, klariona gogor astindu ordez. Eragin buruari eta saia zaitez gu laguntzen, etorkizun hurbilean gu izan gaitezkeelako zure ebakuntza ondo egiteko prestatuak egon beharko garen medikuak.

 

 

 

 

Laura, zure 18.ikaslea, 17.aren atzetik eta 19.aren aurretik doana, bigarren ilarako neska, zure ahotsa lo egiteko tentagarriegia iruditzen zaion beste ikasle bat gehiago.

 

 

 

Laura Urdin

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!