Apirilaren 25ean, Anaitasuna betetzera

Martxoaren 25ean, eskegi ‘Euskaraz bizi nahi dut’ ikurra zure balkoian

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilua 2015ko mar. 18a, 10:26

Apirilaren 25ean Anaitasuna bete nahi du Kontseiluak, aldarrikatzeko aldaketa Nafarroan euskaratik egin behar dela. Hilabete lehenago, afixaz bete nahi ditu balkoiak.

Apirilaren 25ean Anaitasunan arratsaldeko 18:30ean ekitaldia eginen du Kontseiluak. Horri begira martxoaren 25ean "Euskaraz bizi nahi dut" ikurrak balkoietan jartzeko deialdia egingo dugu. Ikur hori lehendik baduzu eta oraindik etxeko leihoan edo balkoian jarri ez baduzu, jar ezazu martxoaren 25ean, Anaitasuna baino hilabete lehenago. Ez baduzu, Iruñean AEK-ko Iruñezar euskaltegian edo IKAko Campion euskaltegian 3 euroren truke eskura dezakezu. Beste herrietan bertako euskalgintzako eragileei galdetu.
Ikurra paratzen duzuenenean argazki bat egitea eskatzen dizuegu eta #ap25aNAHItasuna traola erabiliz sare sozialetan eskegitzera deitzen zaituztegu. Edo nafarroakoeuskalgintza@gmail.com helbidera bidali.
Anaitasunan elkar ikusiko dugulakoan, har ezazue agur bero bat!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!