Ion Celestino
Claudia Rodriguez
Beñat Rodrigo (Kiliki)
Gidaria: Luis Soldevilla
Musika eta kultura ez dira amaitu Euskal Herrian, eta oso bizirik daude. Are gehiago, festa eta dantza bizitzeko moduak aldatu egin dira: soinuak aldatu dira, eta letrak ere bai. Berreskuratutakobaseak eta melodiak daude, elkarrizketan sartzen direnak; garaiarekin batera eboluzionatu duten letrak, mezuak eta formak; eta, batez ere, egiteko modu berriak, kolektibotik sortzen direnak: haren letrekin hunkitzen gaituen jenio indibidualaren figura desagertu da.
Musikari buruz katalogoan baditugu Dave Randall-en Sound System. El poder político de la música (Sound System. Musikaren indar politikoa), Matt Sakakeeny-ren Sigue adelante. Raza, poder y música (Roll With It: brass bandak New Orleanseko kaleetan) eta udazken honetan bertan argitaratu dugun Marino Goñiren Rockers, radicales y vascos. Memorias de un productor cultural a contracorriente (Rockerrak, erradikalak eta euskaldunak. Korrontearen kontra doan kultur ekoizle baten memoriak). Ion Celestinok, Beñat Rodrigok eta Claudia Rodriguezek musika-eszenaren aldaketan sakonduko dute: zer hautsi den, zer ari den berreraikitzen, nola eta nondik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.