Irati Jimenez «Gaupasa kluba»

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak

Osteguna, Azaroa 5, 2026 - 20:00

Bada konpainia bat, gaueko ordu txikietan elkar ezagutu dutenek osatzen dutena. Horditasunaren aldeko militanteek osatzen duten klub sekretu bat, gauaren misterioak maite dituena eta bere ministerioan sinisten duena.

Irati Jimenezek Gaupasa Kluba deitu dio bere azken lanari, irakurleak espazioren iluntasun infinitutik itsasoaren sakontasun ilunera daramatzan liburuari, fantasiazko narrazioak eta narrazio fantastikoak konbinatuz, fikziozko istorioak eta historiari buruzko fikzioak. Narrazio horien jatorrian dauden gertakizun errealak eta irrealak dira ikuskizun honen abiapuntua, Gaupasa Kluba inspiratu duten testuak eta testu horiek idatzi zituzten gizon eta emakumeak.

Baina Gaupasa Klubaren sormen prozesutik abiatzen den proposamen eszeniko eta literario honen helburua ez da Gaupasa Klubari buruz hitz egitea, ezta literaturari buruz hitz egitea ere. Helburua geure baitako ilunpeetan begiratzea da, sormenaren misterioak apur bat argitzeko; iraganeko iluntasunean barneratzea,

Helburua kaleko ateak ixtea da, argiak jaistea, egunaren erdian gaua egitea. Iluntasuna lagun, gizakion baitako ilunpeetan barneratzea, sormen literarioaren misterioak argiztatzeko, eta literaturaren iragan ilunera joatea, oraindik argitzen gaituzten arbasoak topatzeko. Helburua Literaturaren botereak konbokatzea da, hori da helburua, literatura zein boteretsua izan daitekeen, eta boteretsua denean, zer botere handia izan dezakeen gogoratzeko.

Helburua gaupasa kluba zabaltzea da, eta tarte batez, ikusleak klub horren parte izatera gonbidatzea. Izan ere, bada konpainia bat, gaueko orduetan elkar ezagutu dutenek osatzen dutena, goizaldean sortzen eta egunsentian desegiten dena, horditasunaz asko eta edertasunaz zerbait dakiena, eta desegiten ez den tarte labur horretan betirako irauten duena.

* Iruñaldia

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!