Iban Zaldua (Gasteizko Irakurle taldea)
Aratz Fernandez de Pinedo (Azpimarra)
Asun Agiriano (Arrasateko liburutegiko liburuzaina)
Gidaria: Itziar Diez de Ultzurrun
Scrollaren aurretik telebista zegoen eta lehenago irratia. Baina bitartean eta lehenago, liburuak zeuden: afal ostean, atzeratu den lagunaren itxaronaldian eta autobus zein tren bidaietan. Eta, halako batean, irakurketak solasaldietan partekatu izan ditugu ospitaleko itxarongelan, eskolako atarian, igogailuan, lagunekin, liburu-dendetan ezezagunekin, liburutegi sarreretako langileekin, baina bereziki bereziki, elkarrekin eta taldean irakurtzen ditugunean. Iban Zaldua (Gasteizko Irakurle Klubeko koordinatzailea), Aratz Fernandez de Pinedo (Azpimarra irakurle taldeko kidea) eta Asun Agirianok (Arrasateko liburutegiko liburuzaina) toki ezberdinetan egiten duten gauza berarengatik batu ditugu: irakurle taldeetan parte hartzen dute, are koordinazioan ere jarduten dute. Zertan dira irakurle taldeak gaur egun? Nola irudikatzen ditugu datozen urteotan?
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.