Errusiako bere garaiko gizartearen erretratu ezin finagoak egiteagatik nabarmendu zen Anton Txekhov, baina, klasiko handien marka betez, nonahiko eta noiznahiko irakurleek topatzen dituzte haren orrietan identifikatzeko moduko pertsonaiak, ezaugarriak, egoerak? halako moldez non ipuingintza modernoaren aita eta maisutzat aitortzen den aho batez. Umoretsuak dira itxura batean Txekhoven istorio gehienak: gizakion makurkeriaren bizkar irri eginarazten duten ipuin jostari eta arinak; barnerago sartuz, ordea, guztiz trebea da gizon-emakumeon saminak agertzen ere, eta sentimendu sakonez salatzen ditu injustiziaren menpe sufritzen dutenen minak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.