Karel Capek «Arrabioen gerra»

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2025eko irailaren 12a

Ostirala, Abendua 19, 2025 - 19:00

Gizakiaren ondoan, oso maila altura heldu dira Capeken arrabioak, haren kultura eta usadio asko bereganatuta. Itsusiak dira, baina ausartak eta langile amorratuak, eta itsasertzetako txokoetan bizi dira, marrazoetatik babesean. Van Toch kapitainak aurkitu zituen Indonesiako uharte urrun batean, jakin zuen munduak haien berri, eta liluratuta geratu zen. Baina gure musker xarmagarriak, gizakiaren esklabo bihurtuta, matxinatu egin dira. Izan ere, aurrera eginez beti, ikaragarri ugaldu eta zabaldu dira, inperialismoa eta nazionalismoa ezagutu dituzte, gero eta zati gehiago kentzen diote Lurrari: gizakia menderatuko ote dute? Imitatuko ote dute beren burua suntsitzeko bulkadan ere? Arrabioen gerra zientzia fikzioko klasiko handi bat da. Bigarren Mundu Gerraren bezperan idatzia da, Txekoslovakian, eta, liburuaren ezaugarri nagusietako bat den umoreagatik ere, agerikoa da hondamenaren itzala. Zoritxarrez, ordea, ez du batere gaurkotasunik galdu, eta orain eta hemen ere irakurtzekoa da.

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!