2025ean hamar urte beteko dira Nafarroako Gobernuan UPN-PP gabe. Nahikoa denbora da joerak aztertzeko eta balantzea egiteko. Zer gertatu da hamarkada honetan? Zer espero dezakegu etorkizunaz?
Korralito progrea proiektuaren lehen materialak maiatzaren 24an argitaratu ziren, 2015eko hauteskundeen urteurrenean. Ikerketa dinamika sei gai nagusirekin hasten da, kapitalismo foralaren kudeaketa aurrerakoiaren ziklo honetan Nafarroaren eraldaketaren garrantzia eta zentzua ulertzeko. Orain ikerketa zabaltzea eta eztabaidak abiatzea du helburu. Lantaldeak orain arte egindakoa eta proiektuaren hurrengo faseetarako plana azalduko ditu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.