Iosune de Goñi García «Ahizpa beltza»

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2024ko abe. 13a, 13:18

Ostirala, Urtarrila 31, 2025 - 19:00

Ahizpa beltza barruan daramagun itzalari buruzko hausnarketa poetikoa da. Natura eta mitologiarekin lotutako iruditeria erabiliz, gordintasuna eta lirismoaren bidegurutzean, Iosune de Goñi Garcíaren lehen poema-liburuak itsaso bilakatzen den desertu batera eramaten gaitu, niaren bikoiztasuna, sufrimendu emozionala eta indarkeria bezalako gaiak jorratuz.

duna beltzak abesti bat dira orain
lainozko oroitzapen bat
baina eztarrian esku baten itzala
basamortuko arrosaren arantzak ditut
eta nire ametsetan beti da gaua
neguko solstizio eternala
eskorpioiek distira egiten jarraitzen dute
desertuari su ematen dioten
aurora borealen azpian

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!