June Fernandez «Aingeruak eta neskameak»

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2024ko mai. 17a, 12:32

Ostirala, Ekaina 7, 2024 - 19:00

Erraza da feminismo abolizionistak “alokairuzko sabelak” gisa izendatutako fenomenoaren kontrako jarrera morala izatea, baina askoz zailagoa da errealitate globalizatu honi konponbide politiko egingarria aurkitzea. Zein izan daiteke bidea emakumeen eta umeen eskubideak defendatzeko, gorputz autonomia errespetatzeko, ugalketa-merkatuen gosea frenatzeko eta punitibismoaren lokatzetan ez erortzeko?

Ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honetan, ezagutza alor eta ildo politiko desberdinetako euskal feministen eskutik. Eslogan bidezko eztabaida polarizatuei iskin eginez, zalantzak, ñabardurak eta pluralismoa aldarrikatzen ditu kazetaritza-saiakera honek.

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!