Leire Azkargorta eta Nora Salbotxekin.
1917ko iraultzak gizateriaren historia aldatu zuen. Aldaketa horren ardatzetako bat Sobietar Batasunak eraiki zuen hezkuntza sistema berria izan zen. Botere politikoa Tsarren eta burgesiaren eskuetatik sortu berri zen Estatu sozialistara pasatzean hasiko zen benetako eraldaketa. Iraultzaren biharamun horretan eraiki zituzten haurtzaindegiek, eskolek, ikastegi politeknikoek eta liburutegiek hamarkada luzez literaturarako, zientziarako, arteetarako eta pentsamendurako gune nabarmen bilakatu zuten SESB, inguruko herrialdeak eta munduko iraultza askotarako inspiratzio iturrietako bat izango ziren.
Hezkuntzaren eta artearen egitura berri horien sorreran zuzendarietako bat izan zen Nadezhda Krupskaia, Herriaren hezkuntza eta demokrazia liburuan nabarmentzen den ikuspegi zabal, dialektiko eta zorrotzarekin. Iraultza lehertu baina bi urte lehenago idatzi zuen liburua eta iraultzarekin batera argitaratu zuen lehenengo edizioa.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.