Euskarazko azpitituluekin, elkartasunezko ekarpena, 8€.
Hego Afrikak eskatuta, Nazioarteko Justizia Gorteak erabaki zuen 2024ko urtarrilaren 26an genozidio-arrisku erreala eta berehalakoa dagoela gaur egun Gazako Zerrendan dagoen gerran, eta argi eta garbi erakutsi ditu ondorio katastrofikoak, Israelek hainbeste denbora daramala nazioarteko zuzenbideko krimenak zigorgabe egiten.
Gure inguruko neska-mutil eta pertsona gazteenek ez dute ulertuko, seguru asko, horrelako albisteen dimentsioa, eta ez dute lortuko komunikabideek gai horren inguruan dituzten kontakizunak deszifratzea, ez eta giza eskubideen urraketa eta bortxaketa horiei buruz ditugun kontakizunak ere, haserre biziz.
WARDI bezalako filmak gazteenentzako interpelazio horren bila dabiltza, irudien bidez kontatutako fikziozko istorioen magiatik abiatuta. Kasu honetan, stop motion animazio saritu bat, sentsibilitatea eta egia erakusten dituena.
Hori guztia dela eta, Euskal Herriko hiriburuetako kultur eta gizarte eragileekin lankidetzan, filmaren proiekzioa antolatzea erabaki dugu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.