Nabar izena du Moxalen hirugarren lan luzeak. MOXAL Hannot Mintegia musikari eta ekoizleak gidatututako proiektua da.
Nabar diskoa intimoa eta korala da, ‘Zaldikatu’ (FC, 2019) lehenengo disko anitz eta partehartzailetik eta ‘Arrebetxe’ (FC, 2020) bigarrengo sotil eta bakartitik edaten duena. 2019an hasi zen Hannot disko honetarako kantak sortzen. Pandemiak etena ekarri zion, beste guztioi legez, eta 2023ra arte ezin izan du diskoak argia ikusi.
2019 hartan, Bilboko Empty Files taldearen estudioetan Mice (Miren Narbaiza), Txufo Wilson eta Jose Lastra-rekin bilduta sortu ziren Gaztiek die eta Ridikulue. Hannoten etxean eman zituzten pausu asko baita beste espazio batzuetan ere, hala nola, Urdaibaiko larre batean galdutako etxe-ibiltari-an edota mendipean gordetako etxola soil batean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.