UHIN musika elektroniko, esperimental eta arte eta kultura garaikideari buruzko fanzine guztiz autokudeatua da. Paperezko ale kopuru txiki bat argitaratzen dugu eta salgai jartzen ditugu bandcamp bitartez eta tarteka egiten ditugun aurkezpen saioetan ere. Behin agortzen direnean, pdf moduko bertsioa online eta debalde eskuragarri jartzen dugu beti. 2017an eman genion hasera abentura txiki honi eta oraingo honetan, lehen eguneko ilusio eta kar berberaz, gure 5. alea aurkeztera gatoz. Bertan artikulu, elkarrizketa, entseiu eta burutapen ezberdinen modura, Terre Thaemlitz, Alex Reviriego, Marck Leckey, Jana Rush, Discreet Music zigilua, Black Arts Movement-ek 60ko hamarkadan sortutako Cricket aldizkaria edota aurreko alean hasiera eman genion Black Metal inguruko dossier erraldoiaren jarraipena aurkitu ahal izango dituzue. Horrekin batera kolorezko atal txiki batez era ekarpen bisual pare batez borobildu dugu fanzinea. Ale honetan hurrengo hauek izan dira kolaboratzaileak: Yeray Portillo, Antton Iturbe, Iñigo Basaguren, Carlos G. de Marcos, Mikel Vega, Cesar Estabiel, Sandra Cuesta, Eider Iturriaga, Enrike Hurtado…
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.