«Faxismoa etsai guztiz arriskutsua eta beldurgarria da proletarioentzat. Gaur egun, burgesak munduan zehar hedatzen ari diren eraso orokorraren adierazpiderik indartsuena, trinkoena eta klasikoena da. Guztiz premiazkoa da hura azpiratzea. Eta ez soil-soilik proletarioek klase gisa duten existentzia historikoari dagokionez —proletarioen klaseak askatuko baitu gizadia, kapitalismoari gaina hartuz—: auzitan dago, halaber, langile arrunt ororen iraupena, eta auzitan milaka eta milaka esplotaturen ogia, lan-baldintzak eta bizi-kalitatea.»
Clara Zetkin
«Hitz gutxi daude faxismo hitza bezainbeste erabiltzen direnak eta era berean hain gutxi ulertzen.
Askorentzat, faxista etiketa ez da irain bat baino, norbanako eta mugimendu bereziki higuingarri eta erreakzionario batzuk gaitzesteko balio duena. Eskuineko diktadura militarrak politikoki deskribatzeko ere erabili ohi da.»
Mike Taber eta John Riddell
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.