Azken patriarka eleberriak Marokotik Kataluniara emigratu duen Mimun Driutxen istorioa kontatzen digu, bere alabaren begietatik. Haren eskutik aitaren izaera tormentatua ezagutuko dugu; bere izaera autoritario eta zaharkituak sortarazten dizkion talka etengabeak. Izan ere, pertsonaia gorrotagarria da Mimun: matxista, liskarzalea, zurruteroa, bortitza, jeloskorra… Sarritan besoak liburuan sartu eta zerri horren lepoa estutzeko gogoa ematen duen pertsonaia horietariko bat da Mimun. “Mirarizko” pribilegioen eskutik Driutx familiaren patriarkak nahi duena egin ahal izango du: edan, ezkondu aurretik zein ondoren beste emakume batzuekin oheratu, maitaleak izan, nahierara jantzi, edonora joan... Eta, aldiz, patriarkatu ahalguztidun horri esker bortizki debekatuko die haren emazte edo alabari berak posible dituen guztiak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.