Liburuaren kezka nagusia irakurketa historikoa da. Ibilbide politiko bat egiten du garaiz garai, estrategiaz estrategia ETAk ze ibilbide egin duen eta bera non kokatu den ibilbide eta estrategia horiekiko.
Beraz bada, zentzurik onenean, bizitzako zikloaren amaieran, militante batek atzera begira beti garrantzitsu jo duen gai baten inguruan egiten duen irakurketa bat. Eta ordea, testuak badu gaitasuna maila teorikoan nazioartean (Lasalle, Marx, Weber, Engels, Fernandez Liria, Freud, Bensaid) eta gurean (Joxe Azurmendi, Emilio Lopez Adan, Jule Goikoetxea, Markos Zapiain, Pili Zabala, Andoni Olariaga, Joseba Sarrionandia) indarkeriaz egin diren irakurketak integratzeko. Berdin aurkituko duzu hemen Euskal Herriko eta Espainiako geografia ala Latinoamerikakoa eta Ekialde Hurbilekoa.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.