Oroimina Loretan Uruguaiko errepublikara exiliatu zen Josu Lariz Iriondoren inguruko dokumentala da. ETA erakunde armatuko kide zelakoan Guardia Civila bere bila joan zenean, Elgoibar utzi eta iparraldera exiliatu zen 1984ean. Estatu frantsesa utzi eta 1988an sartu zen Uruguaira. Arrazoi politikoengatik herritik ihesi egin eta patu bera jarraituko zuten beste euskal herritar batzuei bidea ireki zien lehen urrats hark. Hiru bider sartu zuten kartzelan, Uruguain bitan eta behin Argentinan. Espainiar justiziak egindako estradizio eskariei bi herrialde ezberdinetan irabazi dien euskal herritar bakarra da. Espainiako estatuan oraindik itxi gabeko kausak dituenez, ezin du bere jaioterri den Altzolara itzuli; Montevideo hirian bizi da. Dokumentalean, Josuk Loretan duen bere Oroimin eta bizipen partikularrak kontatzen ditu.
Oroimina Loretan, euskal iheslari politiko ezberdinen bizipenak kontatzen dituen Kaxa Hutsak poriektuko lehen atala da. Proiektua WebDoc moduan dago planteatuta eta hau ere aurkeztuko dugu bertan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.