Berriki aurkeztu da EKIDA sozialiston kultur ekimena, kulturaren eta artearen esparruei ikuspuntu sozialista batetik heltzeko. Hedabide formatuan aurkeztuagatik, harago joateko asmoa du: eztabaida sortu eta proiektuak sustatu nahi lituzke, besteak beste. Aurkezpenean zehatzago ezagutu ahalko dira bai proiektua bera eta baita bere oinarriak ere.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.