Amélie Nothomb «Durduzaz eta dardaraz»

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2020ko ira. 5a, 12:59

Ostirala, Abendua 18, 2020 - 19:30

Munduko enpresarik handienetako bateko bulegari izan zenean bizi izan zuen amets gaiztoa kontatzen du nobela honetan Amélie Nothombek.

Mendebaldekoa eta emakumea izatearen desbantailak ederki ezagutzeko aukera izan zuen, nonbait, egileak Yumimoto enpresa japoniarrean: lan burugabeak, agindu txoroak, umiliazio negargarriak, eginbehar ernegagarri, itsusi edo eldarniozkoak.

Durduzaz eta dardaraz agertu beharra omen zeukaten Japoniako Enperadorearen aurrera haren menpekoek, eta halaxe ibili behar izan zuen nobela honen egileak enpresa hartan.
Kutsu autobiografikoa sekula ukatu ez dion nobela honetan hartu zuen mendekua.

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!