Urtetan editore lanetan aritu ondoren bere lehen poesia liburua idatzi du Mikel Sotok. Poemario ausart, zintzo eta emankorra, bere bizialdiko hainbat mugarri jorratzen dituena: kontzientzia politikoa piztea, gazte mugimenduan engaiatzea, poliziaren kontrako borroka, gezurretan oinarrituriko atxiloketa, tortura eta epaiketa… Aitortza pertsonala bezain jenerazionala, politikoa bezain literarioa.
Mikel Sotorekin batera Petti, Harkaitz Cano, Edorta Jiménez, Oier Guillán, Irati Jiménez eta Jon Alonsorekin.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.