Onintza Irureta «Berdea da more berria»

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak

Astelehena, Martxoa 11, 2019 - 19:00

Zortzi emakume borrokalariren begietatik kontatu du Onintza Iruretak greba. Horiek dira liburuko protagonistak, Bizkaiko egoitzetan lan egiten duten gerokultoreak. 378 egun iraungo zituen greba hasi zuten, kokoteraino zeudelako haien lan baldintzez.

Ia langile guztiak emakumeak ziren, zaintza lanak egiten dituztenak. Ustekaberik ez, zaintza beti bezala emakumeen ardurapean, ordainik gabe edo gaizki ordainduta.

Bosgarren hitzarmena sinatzea garaipena izan zen, baina borroka hark lan baldintzak hobetzea baino dezentez gehiago lortu zuen: emakumeak ahaldundu ziren, zaintza erdigunean jarri zuten, gizartea sentsibilizatzea lortu zuten, eta beste sektore feminizatu prekarioentzat eredu eta hauspo izaten ari da.

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!