Joseba Asirón &Martin Alzueta «Euskal Herriko historia ilustratua III»

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2018ko abe. 10a, 11:55

Asteartea, Abendua 18, 2018 - 19:00

Nola gertatu zen Matalazen matxinada? Kondairek dioten bezain epiko eta arriskutsua ote zen balea-ehiza? 1808an Donostia arpilatu eta erre zutenean, nola ikusiko zen dena airetik, eta nolakoa zen bertako kale Nagusia suntsitu aurretik? Nola egin zen 1794an 4.000 lapurtarren lekualdatze behartua, Munduteguy jeneralak agindutakoa?
Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko urteak aztoramen eta asaldura sozial eta politiko handikoak izan ziren Euskal Herrian, gatazkaz eta gerraz beteak. Alde batean, herri xehea eta pobrea, gehienbat nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak, eta, beste aldean, eliteak, banatuta, Espainiako nahiz Frantziako inperioen asimilazioaren eta bi estatuen errepresio bolada bortitzen artean. Testuinguru horretan, mota guztietako pertsonaiak sortu ziren: abenturazaleak, nabigatzaile handiak eta baleazaleak, emakumezko lehen idazleak, sorginak eta belagileak, konkistatzaileak, gerrillariak edo matxinoak…

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!