Natalia Ginzburg «Arratseko ahotsak»

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2018ko eka. 25a, 21:25

Ostirala, Urria 26, 2018 - 20:00

B igarren Mundu Gerra bukatu da. Italiako herri batean -hiri ondoan dagoen edozein izan daiteke- eguneroko bizitzak hartu du bere martxa. Tommasino eta Elsa asteazkenero biltzen dira hirian. Hirian baino ez dira elkartzen. Herrian ez elkartzen saiatzen dira. Hala nahi izaten du Tommasinok.

“Eta jada hilabeteak dira horrela elkartzen garela, asteazkenetan, maiz baita larunbatetan ere, kaleko ertz hartan; eta gauza berak egiten ditugu: liburuak aldatzen ditugu “Selecta” liburutegian, eta gela batera joaten gara. Tommasinok alokatua du, Gorizia kalean, azken solairuan”.

Tommasinok, batzuetan, esaten dio Elsari: “Ez ahaztu ez naizela zurekin ezkonduko”. Eta Elsa barrez hasten da, eta esaten dio: “Badakit”. Eta Tommasinok: “Ez dut ezkontzeko gogorik. Ezkontzekotan, beharbada zurekin ezkonduko nintzateke. Aski al zaizu?” Eta Elsak: “Beharko”.

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!