NUPeko Carlos Vilches eta Natxo Esparza irakasleek egindako ikerlan soziologikoaren emaitza aurkeztuko dugu Katakrak-en ekainaren 5ean, asteartearekin, arratsaldeko 7etan.
Liburuaren egileekin batera, proiektu hau gauzatzen lagundu duen Arabako SEADen Lagunen Elkarteko Marta Ponce, Ujsario-ko Hareira Mohamed eta Fronte Polisariok Nafarroan duen ordezkari bat ere izanen dira bertan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.