Berarekin solasaldia burutuko dugu, solasaldiaren gidaria Mikel Lakasta izango da irakaslea bera, sindikalgintzan eta Euskal Herrian hezkuntzaren inguruan sortutako hainbat proiektuetan parte hartutako pertsona(euskal curriculuma, oinarrizko hezkuntza akordioa...).
Mikelek Alexi luzatuko dizkion galderen bidez, Herri katalanetako egoera hezkuntzaren ikuspegitik aztertzen saiatuko gara. Egun, Kataluniako hezkuntza sistema aztertuko dugu, indarguneak zein ahulguneak, Estatu epainolak procesaren testuinguruan abiatutako ofentsiba politikoa eta errepresiboa arakatuko dugu eta azkenik, etorkizunari begira jarri nahi gara; Errepublikaren eraikitzean hezkuntzak zer nolako papera jorratu behar duen hausnarketarako gaia izango da.
* Ipar-hegoa fundazioak antolatuta
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.