Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz, Miren Rubio «Ez duzu abusatuko»

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2018ko urt. 15a, 17:21

Ostirala, Otsaila 2, 2018 - 19:00

Ez da berria. Lehen ere entzuten ziren antzeko historiak: holako eskoletan…halako apaizak…Ahopean beti, zerbait lotsagarria balitz bezala, egiten zuenarentzat ez ezik, sufritzen zuenarentzat eta inguruko guztientzat. Horregatik hobe islpean, hautsak gehiegi harrotu gabe.Baina iritsi da garaia gauzak esateko eta gertaerei bere izenez deitzeko. Eliza barruko pederastia kasuez ari gara, apaiz eta fraideek gaztexoei egindako sexu-abusuez. Mundu angosaxoian lehertu ziren halako eskandaluak lehenik, baina olatua mundu osoan barrena hedatu da, baita gure artean ere. Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz eta Miren Rubiok, eskarmendu handiko kazetariak hirurak, ezkutuan zegoena argira atera dute, Euskal Herriko elizan izandako pederastia kasuei buruzko erreportaje zabal honetan.Beraiek ezagutarazitako gertaerak dira batzuetan, azkenaldian zabaldutakoak besteetan. Berriki gertatuak nahiz azken bost hamarkadetakoak, urte askotako min isila pasatu ohi baitute abusuen biktimek jasandakoa kontatzera ausartzeko. Kontatu beharreko historiak ziren hauek, isiltasunak, biktimen sufrimendua areagotzeaz gainera, usteldu egiten duelako elizak gizartean nahi lukeen konfiantza; kontatu beharrekoak, baina ez bakarrak, adituak oro bat baitatoz orain arte ezagutarazi diren kasuak ez direla gertatu diren guztien zati txiki bat baizik. Icebergar...

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!