Azaroaren 24an, Iruñerriko Mintzakuadrillak egitasmoaren aurkezpen berendua antolatu da Iruñeko Katakrak tabernan.
Egun batzuk pasa dira jada talde ezberdinak martxan jarri zirenetik, eta hurrengo ostiralean, 17:30etatik aurrera, trago, irri eta jatekoa tartean dagoelarik, elkar ezagutzeko aukera izanen dute gazte partaide guztiek. Oraindik egitasmoa ezagutzen ez baduzu edota parte-hartzeko interesa baduzu, etorri aurkezpenera, gazte ororentzat irekia izango da! Animatu eta ezagut ezazu mintzakuadrillen mundua!
Nortzuk gara?
Gazteak gara. Gehienak eskolan ikasi genuen euskara, baina kostatu egiten zaigu euskaraz hitz egitea, eta gure eguneroko bizitzan ez dugu euskara erabiltzen. Ez dugu ohiturarik lagunekin edo kuadrillan euskaraz hitz egiteko, edo aukera gutxi izaten dugu euskaraz hitz egiten duten beste gazte batzuekin elkartzeko.
Euskara hobetu edota gehiago erabili nahi dugun gazteak gara, okerrago hitz egiten duten gazteak gehiago dakitenekin elkartuta. Akatsak egiteko beldurrik eta lotsarik ez dugun gazteak gara.
Zer dira Mintzakuadrillak?
Gazteak gazteekin euskaraz mintzatzeko kuadrillak dira. Beste mintzapraktika egitasmoen tankera, mintzakuadrillak astean zehar euskaraz aritzeko hitzordua dute. Horretaz gain, gazte eta kuadrilla guztiak elkarrekin erabakita, saio ezberdinak antolatzen dira batera egiteko: irteerak, tailerrak… Gazteekin eta gazteen gauzei buruz hitz egin edota antolatzen ditugu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.