Errusiako iraultzak 100 urte

Ostirala, Azaroa 17, 2017 - 19:00

Aurten Errusiako Iraultzaren mendeurrena betetzen da; ehun urte pasatu dira 1917an langileek eta zapalduek tsarismoaren zapalkuntza garaitu, erregimen kapitalista eraitsi eta sozialismoa eraikitzen hasi zirenetik. Ehun urte geroago, mundua astindu zuten gertakari haiek esanahi bereziki garrantzitsua dute gaur egun. Sobietar Batasuna eta Europa Ekialdeko erregimen estalinisten erorketaren ondoren indarra hartu zuen “aurpegi zintzoko kapitalismoaren” ideiak guztiz zapuztu dira: kapitalismo posible bakarra milioika pertsonentzako eguneroko amesgaiztoa da. Azken 70 urteetan kapitalismoak jasan duen krisirik sakonena bere orbana zabalduz doa: desberdintasun eta langabezia masiboa, indarkeria matxista, nazio zapalkuntza, gerra inperialistak eta ingurugiroaren suntsiketa... Gizateriaren etorkizuna bera mehatxatzen du. Horregatik, beste iraultza bat behar dugu, bankarien eta multinazional handien diktadurarekin amaituko duena eta justizia soziala eta berdintasuna esku-
ratzea baimenduko diguna.
Ekitaldi ireki honetara gonbidatzen zaitugu ideia hauek ezagutzeko eta gizartea eraldatzeko borrokan gurekin elkartzeko.

* Euskal Herria Sozialistak antolatua

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!