Thomas, Dylan Marlais. Galesko poeta, eleberrigilea eta dramagilea, ingelesez idazten zuena (Swansea, Gales, 1914 - New York, 1953). Ikasketak jaioterrian egin ondoren kazetari lanak egin zituen Herald of Wales eta South Wales Evening Post egunkarietan. 1934an Eighteen Poems argitaratu zuen, eta bi urte geroago Twenty-five Poems poema liburuak argitaratu zituen. Lehen lan horiez Londresko literatura giroa astindu zuen, Edith Sitwell-en eta Herbert Read-en onespen eta laguntzarekin. Gero arrakasta handia lortu zuen Portrait of the Artist as a Young Dog (1940, Artista gaztearen erretratua zakurkume gisa) autobiografiazko prosalan lirikoak jasotzen dituen liburuarekin. The Map of Love (1940, Amodioaren mapa) liburua poesia eta prosa lanak osatua zen. Death and Entrances (1946, Heriotzak eta sarrerak) liburuak autorearen poemarik ezagunenak jasotzen ditu. Gerra garaian irratsaioak idatzi zituen B.B.C. irratirako, eta zinemarako gidoiak ere egin zituen. Bere bizitzaren azken urteetan Estatu Batuetan bizi izan zen, hitzaldiak eta emanez. Hil ondoren Under Milk Wood (1954, Esnezko basoaren pean) irratirako antzerkia eta Adventures in the Skin Trade (1966, Abenturak larruaren merkataritzan), ametsa eta errealitatea nahasten dituen eleberri autobiografikoa argitaratu ziren.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.