Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posible da. Horixe da auzoakoak dokumentaleko protagonistek kontatzen dizkiguten bizipenetatik ondorioztatzen dena.
Leireren ustez herri anitz batean bizi gara eta bakoitza bere kabuz edo elkarrekin urratsak emanez bizi gaitezke.
Ishorek gutxi gora behera 10 hizkuntza hitz egiten ditu. Bertako jendearekin euskaraz hitz egiten duenean errespetatzen dituela eta errespetatzen dutela sentitzen du.
Nagoreren iritziz, euskaldunok hiztunak behar ditugu aurrera egiteko eta gizarte osoarekin kontatu behar dugu horretarako..
Auzokoak, euskara eta aniztasunaren inguruko dokumental hunkigarria eta gaurkoa.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.