Asun desesperatuta zegoen, aditzak, perpausak, Hika… Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azkenengo pausuetan nengoen, eta «Euskaltellanoa» zen nire bigarren hizkuntza. Baina nola gaindituko duzu Rayco? Maitasunezko istoriorik politenak, oztopo handienak gainditzean oinarritzen dira, eta nirea Europa aldeko hizkuntza zaharrenarekin, hasi besterik ez du egin.
Hiru diska, demo, zuzeneko eta maketen ostean, liburu batekin ausartu naiz. OPIO ERREBELDEA «Futbola, iraultza, eta gizarte aldaketa». Zihur aski, Ana Rosak bezala, norbait idatzi didalakoan egongo zarete, horregatik, zenbait huts egite jarri ditut istorioen lerroetan : ).
Liburua 40 istorio labur bilduko ditu: jokalari, talde, gizarte mugimendu, zalego… horietatik 10, argentinan bizitako esperientzietan oinarritzen dira. Horretarako, Beñat Zarrabeitia (prologo ikaragarria) eta Dacil Sánchezen (maketazio zoragarria) ezinbesteko kolaborazioa izan dut.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.