SAHARAKO KABIAK Tindouf-eko errefuxiatu kanpamentuetako liburutegi eta ikastetxeekin laguntza proiektuak garatzeko elkarte bat gara, sortu berria, hango Bubisher proiektuaren elkarlanean.
KABIAKen xedeak dira, alde batetik, Kultura eta literatur sahararraren eta nafarraren arteko zubiak eraikitzea; bestetik errefuxiatuen eremuetako liburutegi, bibliobus eta hango langileei laguntzea. Izan ere, aurtengo erronka nagusia bibliobus berri bat lortzea da, zaharkituta eta hondatuta dagoena ordezkatzeko.
Katakrak-en elkartea aurkezteaz gain, batez ere bibliobus berria lortzeko egitasmoa aurkeztuko dugu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.