HELP-NA taldeak azaroak 5ean Katakraken gauzatuko den saiora gonbidatzen zaituzte. Bertan Xabier Ayerrak sorturiko “Just people” dokumentala proiektatuko da gaurkotasunean Greziako iparraldean dauden errefuxiatuei ahotsa eman nahian. Ondoren, eztabaida parte hartzailea irekiko da zeinean bizitako esperientzietan oinarrituta gaia landuko dugun. Anima zaitezte!
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.