Interneten Nazioarteko Egunean ospatuko da I. Euskarazko Interneten Eguna. Iruñean ospatuko da lehen edizioa. Arloko berrikuntzak aurkeztu, etorkizunaren soslaia egin eta euskarazko interneten alde topa egiteko aukera izango da. Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, irekiko du ekitaldia.
Antolatzaileak: PuntuEUS Fundazioa, Euskaltzaleen Topagunea eta Euskalerria Irratia
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.