KOE (Greziako Antolakunde Komunista)ko gazte antolakundeko bi gazte dira. KOE Syrizatik atera egin zen 2015ean, Syrizako zuzendaritzak erreferenduma errespetatu ez zuenean, eta Varoufakis eta beste hainbat antolakunderekin batera atera ziren. Ez ziren "Herri Batasuna" alderdira batu azken hauteskundeetan, eta herri mugimenduaren aldeko apustua egin dute, hauteskundeetara aurkeztu gabe.
Marxistak kontsideratzen dira, eta munduan zehar egondako mugimendu komunista guztietatik edaten dute. KKE alderdian egon ziren bere jatorrian, baina atera egin ziren bertatik. Herri boterearen eraikuntza da haien lan ildoetako bat, eta Thesalonika-ko Vio.Me fabrika berreskuratuaren borroka erabat babesten dute.
Langileek berreskuratutako fabriken fenomenoak Argentinan du jatorria, eta 300 fabrika baino gehiago dira bertan berreskuratu dituztenak. Europan Italian eta Frantzian adibideren bat badago, baina guztiz eredugarria da Thesalonikako Vio.Me enpresa berreskuratuaren esperientzia. Nahiz eta enpresa itxi eta jabeak alde egin, langileek fabrika okupatu eta haien baliabideekin, martxan jarri dute enpresa, autogestioan eta elkartasunean ekoiztuz. Honetaz hitz egingo dute KOEko kideek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.