Zer ikasi Kataluniako prozesutik?

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2016ko urt. 27a, 13:03
Osteguna, Martxoa 10, 2016 - 19:00

Solasaldia: Arantza Santesteban, Zelai Nikolas eta Martin Aranburu (+ David Fernandezen lekukotasunak)

Kataluniako prozesua abiapuntu gisa harturik Euskal Herriaren egoera eta etorkizunari buruzko solasaldi bat antolatu du Norabideak. Ekitaldiak bi zati izango ditu:
- Lehenik, sarrera gisa, bi lekukotasun eskaini dira: David Fernandezek (CUP) beren esperientziaren berri emango dute. Honako galderari erantzuten saiatuko dira: zer esango zenieke zure lagun euskaldunei kontuan hartzeko, zure esperientziatik abiatuta? Ekarpenak laburrak izango dira eta bideoz eskainiko dira.
- Jarraian, Euskal Herriari buruzko solasaldia hasiko da, hiru solaskideren eskutik: Arantza Santesteban, Zelai Nikolas eta Martin Aranburu.

Joan den udazkenean, #CATikasgai goiburupean 18 gogoeta argitaratu zituen Norabideak. Eztabaida horri jarraipena emango zaio Zer ikasi Kataluniako prozesutik? izenburuko solasaldairen bidez.

Norabidea Euskal Herriaren geroari buruzko gogoeta sustatzeko asmoz sortutako blog bat da. 2014ko apirilean sareratu zen, honako zazpi eragileen ekimenez: Berria, Hamaika Telebista, Udalbiltza, Gaindegia, Manu Robles Arangiz Fundazioa, Ipar Hegoa Fundazioa eta Euskal Nazionalismoa XXI Mendean Masterra.

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!