Haitiar jatorria duen populazio Dominikarraren eta bereziki emakumeen egoeraren inguruko hitzaldi eta mahai ingurua, Giza Eskubideen urraketaren adibide bezala. Bidegabeko huts legal baten ondorioz Dominikar-Haitiar komunitateari hiritartasuna ukatua zaio, oinarrizko gizarte zerbitzuetara sarbidea ere ukatuz.
Gai honen inguruan sakontzeko aukera izango dugu, izan ere, Dominikar Errepublikako bi lagun aktibista izango ditugu gurean. Bata Cristiana Luisa Francisca, Dominikar Haitiar Emakume Mugimenduko (MUDHA) burua eta bestea Marleni Polo, Ekintza Komunitarioko Institutuko (IDAC) sustatzaile soziala bateyeetan.
* Iruñeko Udalaren babesarekin Bakerako Lankidetza Batzarra/Asamblea de Cooperación por la Paz GKEak antolatua.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.