Inkomunikaturiko atxiloketaren iraupenari egiten dio erreferentzia dokumental hoenn izenburuak.
Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoarekin lotutako atxiloketetan euskal herritarrek torturak salatzen dituztenean, espainiar estatuak “ETAren tortura faltsuak salatzeko gida” edota “instituzioen desprestigiorako kanpainak” aipatu ohi ditu. Halere, Espainiak praktika krudel eta sistematiko hau erabiltzen du euskal herritarren kontra. Tortura ezkutuan gordetzen duten konplizitate egitura erabiliz, torturatzaileei inpunitate osoa eskaintzen die.
TATeko (Torturaren Aurkako Taldea) abokatu den Lorea Bilbaok proiekzioaren osteko eztabaidan parte hartuko du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.