PUMPK! autoedizio topaketaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2015ko abu. 31a, 22:17
Osteguna, Iraila 3, 2015 - 19:00

_PUMPK! Lehenengo Autoedizio Festibala da, proiektu independientea eta autojestionatua da, Iruñeko eta unibertsoko editore txiki eta egileendako topagune bat sortzea du helburu.

_Lagunarte talde xume honetan, autoedizioaren inguruko material salmenta, aurkezpenak, kontzertuak, mahai-inguruak, erakusketak eta tailerrak egin nahi ditugu, kultura alternatiboan oinarritutako asteburu batean.

_Merkatuak gutxiagotzat hartzen dituen sortzaileekin bat gaude, oztopo guztien gainetik borrokatzen dutenekin, lana nolakoa izan behar den baldintzatua izan gabe egin nahi dutenekin, gastuak aurrezteko ahaleginak egiten dituztenekin, esaterako inprimatutako aleak murrizten, edota euren baliabide guztiei etekina ateratzen saiatzen direnekin.
Sormen askatasuna bultzatu nahi dugu baita, bakoitzaren lanaren autojestioa, esperimentazioa eta ezagupenak elkar partekatzea eta DIY-ren (do it yourself) filosofia ere.

_Bizi dugun kultura elitista eta zaharkitua zalantzan jarri nahi dugu, horregatik zirkuitu komertzialetik at, heredu honetatik kanpo ematen diren jarduerak sustatu nahi ditugu.

_PUMPK! Festibalaren lehenengo edizioa Jazarren ospatuko da, Iruñeko espazio autogestionatuan, Etxabakoitzeko Arostegi etorbideko 12. zenbakian, ostiralean, irailak 11, 18:00etatik aurrera eta larunbatean, irailak 12, goizeko 11:00etatik gaueko 00:00ak arte.

Euskara

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!