Iruña Abesbatza 1998 urtean sortu zen Iruñezar AEKn euskara ikasten ari ziren lagun batzuk osatuta. Urte batzuen zehar AEKko lokaletan entsaiazen genuen eta azken 10 urte hauetan Laurendi Elkartean.
1999tik gaur egun arte Jesus Mari Beltza gure zuzendaria da.
Hasiera gogorra izan zen jende gutxi zegoelakoz, baina orain 39 pertsona gaude. Gure kabuz, eta diru lagunzarik gabe moldatzen gara.
Beti euskaraz eta euskal kantak abesten ditugu. Euskaraz hitz egitea, erabiltzea eta ongi pasatzea gure helburuak dira. Eguberritan, Santa Agedaren bezperan edo Iruñeko Alde Zaharreko egunean abesten dugu kaleetan zehar eta kurtsoari bukaera emateko emanaldi txiki bat egiten dugu gure lagun eta familientzat.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.