Katakrakek lan egiten du produktu ekologiko eta gertukoekin, ekoizle ekologikoekin erlazio zuzenak indartuz eta sareak sortuz. Elikadura subiranotasunaren aldeko apustuak ondokoa bermatu behar du: interes pribatuen gainetik elikadura eta lurrari errespetua bermatzeko eskubideak eta behar kolektiboak daudela.
Ongi-jatearen bio-topaketak ekimen berria da, biziaren sostengarritasunerako elikadura eta kontsumo egokiak bultzatzeko. Sareak indartzeko topaketak izateaz gaindi,elikagai ekologikoak eta gertukoak gozatzeko aukera ere izango duzu.
IZEN EMATEA: info@katakrak.net – 948225520
PREZIO: 15€
1go deialdia: apirilak 29
Gonbidatuak
Aingeru Tabar. Bidaurretako nekazari ekologikoa.
Guneko. Arrautza ekologikoak, egunekoak, hemengoak eta Kalitate onekoak. Animaliaren ongizatearekin, ingurunearekin eta ekoizleen lan eskubideekin bat egiten dutenak (guneko.com).
Jauregi esnekiak: Baztango esnegai ekologikoak. Familia enpresa bat da, non ekoizpen prozesua lurren zaintzan hasten den, elikadura, ongizatea eta herriaren garapen sostengarria bermatuz (jauregia.net).
Menua:
Hasierako sorpresa
Barazki menestra arrautza poché-arekin
Txerriki gisatua esnetan beratua
Esne sorbetea
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.