Joseba Tapia & Lorea Intxaurrandieta
[ahotsa, kitarra eta biolontxeloa]
Luis Rezola Arana (1914-1993), Tolosako tximelatarretan sortu zen. Hamabost urteko hasi zen tailer mekanikoetan lanean eta lagunartean bertsoak moldatzen. Zaletasun handia zeukan. Altxamendu faxista hasi orduko sartu zen erresistentzian 1936ko uztailan. Gero Eusko Gudarostean enrolatu zen, “Loiola” batailoian aurrena, “Lenago Il” izenekoan gero. Gorbeian, Oizen, Gernikan eta Bilbon borrokatu zen. Hogeita bi urte zituela egin zuten kapitain, izardun gazteenetakoa bihurturik.
Idaztea, preso egonik, askatasuna bizitzea da. Dueso espetxe gogorretik ihes egiteko hasi zen idazten Tximela kapitaina: alerta bat gizarteari edo geroari, salaketa garratza, sufrimenduaren lekukotza. Gosea, eritasunak, herrimina. Epaiketa militarrak. Anaia bat frontean hila. Bestea zauritua, Iparraldean aterpeturik. Ama semeen aztarrenik hartu ezinda. Eta gaua, gaua bere sarraila hotsekin: jendea ateratzen fusilamentura.
Kantu sorta zirraragarri bat osatu zuen horrela Tximela kapitainak, Duesoko Kantutegia izenda genezakeena Joseba Tapiak musikatu eta gero.
Honela dio gure kantariak diskoan:
“Sei zaineko gitarra batek lagundu dit idatzia kantu bihurtzen. Gitarra jotzeko modua antzinakoa da. Estiloa ezaguna egingo zaizue. Kantaera ere bai. Gaia, betikoa dela esan liteke. Baina entzungo dituzuen kantuok, ederrak dira”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.