Gure herriko historiaren bi garai esanguratsu abiapuntutzat hartuta (1512an Nafarroako Erresumaren konkista, eta 1936ko altxamendu militarra), gaur egun arteko ibilbidea egiten du Amaia Nausia Pimoulier historialariak.
Agerian uzten du nola, bai hispaniar monarkiak, bai-eta, 400 urte beranduago Pilar Primo de Riverak frankismoan, modu berean emakumearen kontrako diskurtso ezkor eta moralkeriaz beterikoak erabili zituzten.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.