17:00 Squat. La ville est à nous. Zuzendaria: Christophe Coello. Zortzi urtez (2003 – 2011) zuzendari honek “ Miles de viviendas “izeneko taldearen ekintzak filmatu ditu. Posiblearen harresia gainditzen saiatzen diren Bartzelonako filibustero batzuek osatzen dute talde hau.
19:00 Ateak zabalduz. Zuzendaria: Juanmi Gutierrez. Orereta, Oiartzun, Lezo eta inguru hartako etxe okupatuen biztanleei egindako elkarrizketak jasotzen ditu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.