ALDE ZAHARREKO KORRIKA (simulakroa)

Erabiltzailearen aurpegia Karrikiri Elkartea 2022ko mar. 28a, 10:05

Korrika prestatzeko ekitaldiak egin zituzten Iruñeko zenbait auzotan: kalejirak, bestak eta simulakroak.

Iruñeko Alde Zaharrean AEK-ren banderolek gurutzatzen zituzten zenbait karrika balkoirik balkoi. Kale bazterretan jendea zain zen, bere taldearen txanda noiz ailegatu, urduri eta gogotsu lekukoa hartzeko. Korrika simulakroa deitu zuten, apirilaren 2rako beroketa saioa, baina benetako Korrika zirudien karrika estuetan barrena euskararen aldeko aldarriak ozen barreiatzen ziren uneetan: San Migelen, San Nikolasen, Estafetan, Xabierren, Caldererian, Mañuetan, San Lorentzon edo Jarautan

Ikusi hemen bideoa:

Korrika Simulakroa 2022: Iruñeko Alde Zaharra

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!