Ana Arsuaga artistak estreinatu berri du Verde Prato proiektu pertsonala. Kondaira eder hura izenpean argitaratu du lehen diskoa udaberri honetan. Abesti bilduma herria utzita hirira abiatzen den mutiko baten istorioan murgilduta dago, hizkuntza sinple baina indartsuan kontatua. Kantak abiatze hori ikusten duten pertsonaia bakoitzaren ikuspuntutik idatzita daude, bakoitzak sentitzen duena islatuz: Amaren kanta, Neskaren kanta, Anaien kanta…
Hitzak amodio, familia, laguntasun, beldur, desira eta gabezien inguruan idatzirik daude, kostunbrismoa eta herrikoitasuna oso presente izanik une oro.…
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.