Duela ez hainbeste, herriko dendetan denetarik erosten genuen: oinetakoak, txorizoak, zartaginak, tipulak, oihalak… Beharrezko guztiak han aurkitzen genituen. Mari Jose eta Izaskun ahizpek, Elgoibarren denda bat ireki dute 70. hamarkadaren bukaeran. Bata jostuna da, bestea brodatzailea, eta mertzeria bat jarri dute martxan; hala ere, dendan denetarik saltzen dute: besteak beste diskoak, liburuak, opariak…
Mari Joseren eta Izaskunen dendak bezala, Euskal Herriak ere badu bere dendaostekoa; horixe da, hain zuzen ere, liburuak kontatzen diguna: uholdeak, drogak, HIESA, manifak, atxiloketak, atentatuak, heriotzak… Azken horiek bizilagunen artean sortu zituzten gorrotoak eta bizikidetza arazoak, lagunen arteko eztabaidak eta desadostasunak, desengainuak…
Gure memoriaren dendaostetik desagertu baino lehen, garai bateko lekukotasuna.…
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.